ERABILERA-BALDINTZAK

Uztailaren 11ko Informazio Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 legea (LSSI-CE) betez, ZAHER SAk jakinarazten du webgune honen jabea dela: www.zaher.es. Aipatu legearen 10. artikuluko eskakizunaren arabera jokatuz, ZAHER SAk honako datuok jakinarazten ditu:

Webgune honen jabea ZAHER SA dela, A-20091815 IFK duena, helbide soziala Olasope kalea 16, 20870 Elgoibar, (Gipuzkoa) heldibean duelarik, Merkataritza Erregistroan 1130. liburukian, 97. folioan, SS-2735. orrian eta 1. inskripzioan izena emana. Enpresaren harremanetarako helbide elektronikoa hau da: zaher@zaher.es

ERABILTZAILEA ETA ARDUREN ERREGIMENA

ZAHER SAren webgunean nabigatzeak, eta honen atzipenak eta erabilerak erabiltzaile izaera dakarte, ondorioz ZAHER SAren webgunean nabigatzen den unetik onartzen direlarik hemen zehaztutako baldintza guztiak, kasuan kasu dagokion derrigorrez bete beharreko araudiari kalte egin gabe.

ZAHER SAren webguneak informazio, zerbitzu eta datu anitz eskaintzen ditu. Erabiltzaileak webgunearen erabilera zuzenean daukan ardura bere gain hartzen du. Erantzukizun hau honakootara hedatuko da:

  • ZAHER SAk webean eskainitako zenbait eduki eta zerbitzu atzitzeko bistaratutako inprimakietan erabiltzaileak emandako informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.
  • ZAHER SAk eskainitako informazio, zerbitzu eta datuak ez erabiltzea baldintza hauetan, legean, moral, ohitura on edo ordena publikoan zehaztutakoaren kontrara, edo hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte eragin diezaiokeen beste edozein modutan.

ESTEKEN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

ZAHER SA ez da erabiltzaileak webguneko esteka bati jarraituz bisita ditzakeen webguneen edukiaren erantzule, eta adierazten du ez duela inolako kasutan sareko beste guneen edukiari dagokion inolako kontrolik aztertu edo burutuko. Halaber, ez du bere jabetzatik at dauden eta estekei jarraituz bisita daitezken guneen eskuragarritasun tekniko, zehaztasun, egiazkotasun, baliozkotasun edo legezkotasunik ere bermatuko.

ZAHER SAk adierazten du bere webguneko erabiltzaileei bertan nabigatzearen ondorioz sortutako edozein kalte ekiditeko hartu beharreko neurri guztiak hartu dituela. Hortaz, ZAHER SA ez da inola ere erabiltzaileak Interneten nabigatzeagatik jasan litzakeen kalteen erantzule egiten.

ALDAKETAK

ZAHER SAk bere webgunearen edukian, aurrez abisatu gabe, beharrezko ikusten duen edozein aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai honen erabilera-baldintzei dagokienean, edo kontratazio-baldintza orokorretan. Aldaketa hauek bere webgunearen bitartez egin ahalko dira zuzenbidean egoki den edozein modutan, eta bete beharrekoak izango dira webean argitaratuta dauden aldian, beste batzuengatik aldatuak izan arte.

DATUEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO) betez, ZAHER SAk bere webgunearen erabiltzaileei jakinarazten die webeko orrietako inprimakien bidez enpresak bildutako datu pertsonalak ZAHER SAren ardurapeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla, bi aldeen arteko konpromisoak erraztu, bizkortu eta betetzeko helburuz.

Halaber, ZAHER SAk jakinarazten du erabiltzaileak datuak atzitu, zuzendu, ezeztatu edo aurka egiteko eskubidea duela, helbide honetara idatzi bat igorriz: Olasope kalea 16, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa).

Erabiltzaileak aurkakorik adierazten ez duen artean,ZAHER SAk ulertuko du bere datuak ez direla aldatu, eta erabiltzaileak konpromisoa hartzen duela edozein aldaketaren aurrean ZAHER SAri jakinarazteko, eta ZAHER SAk hauek erabiltzeko baimena duela bi aldeen arteko harremana fidelizatzeko asmoz.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALAL

ZAHER SA bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere webguneko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, eta baita bertako edukiena ere (adierazpen gisa, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendu, atzipen eta erabilerarako beharrezko diren ordenagailuko programak, etab.), ZAHER SAren titulartasuna dutelarik. Ondorioz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babesturiko obrak izango dira, batetik esparru honetako araudi espainiarra nahiz erkidegokoa, eta bestetik arlo honekin erlazionaturiko Espainiak izenpetutako nazioarteko hitzarmenak aplikatu ahalko zaizkielarik.

Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualaren Legeko bigarren paragrafoan, 8 eta 32.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, berariaz debekatzen da webgune honetako edukiak erreproduzitu, banatu, argitaratu edo eskuragarri jartzea, osorik edo partzialki, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein medio teknikoren bitartez, ZAHER SAren baimenik gabe.

Erabiltzaileak ZAHER SAren titulartasuneko jabetza intelektual eta industrialen eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi, inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere egin ahalko ditu, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada. Erabiltzaileak ezingo du ZAHER SAko orrietan instalatutako edozein babeserako gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, ekidin edo manipulatu.

EKINTZA LEGALAK, LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

ZAHER SAk, era berean, egoki deritzon akzio zibilak edo zigor-arlokoak aurkezteko aukera gordetzen du, webgunearen eta edukien erabilera desegokiarengatik, edo honako baldintza hauek ez betetzeagatik.

Erabiltzaile eta emaile arteko harremana indarrean dagoen eta lurralde espainiarrean aplikagarri den araudiaren arabera aplikatuko da. Edozein eztabaida sortuz gero, aldeek haien gatazkak arbitraiaren esku jarri ahalko dituzte, edo jurisdikzio arruntera jo ahalko dute dagokion jurisdikzio eta eskumenei buruzko arauak betez. ZAHER SAk GIPUZKOAn, Espainia, du bere egoitza.

Kontsultarik egin nahi diguzu? Laguntzarik behar duzu? Jarri gurekin harremanetan